Matadeiko Zinetogram: "La famiglia" (Ettore Scola)

Maxixatzen.eus 2014ko ira. 17a, 09:40

Zinetogram

Gaur gauean, Ettore Scola zuzendariaren "La famiglia" eskainiko du Matadeiko Zinetogramek 21:30ean.

1906tik 1986ra doan Erromako burgesiako familia bateko zenbait belaunaldiren kronika bat. Carlo da protagonista, bere bizitza bataioan hasi eta seme eta ilobak izan arte kontatzen duen italiera irakasle bat. Gainontzeko pertsonaiekin batera bizitzaz eta sentimenduz beteriko mundu bat aurkezten duen filma da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide