Udaletxean administrazio orokorreko teknikari lanpostua

Maxixatzen.eus 2014ko ira. 5a, 07:08

Lanpostua

Lehiaketa-oposizio bitartez aukeratuko dute udal lantaldean orain hutsik dagoen administrazioko lanpostua behin-behinean beteko duen langilea.

Udalak argitaratu ditu dagoeneko Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Ondaren Erantzukizuneko txostenak kudeatzeko lanpostuaren oinarriak. Hurrengo astean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean plazaratuko dira, eta egutegiko hogei eguneko epean egin daitezke eskaerak.

Eskaerak egin ahal izateko eta informazio guztia eskuratzeko Udalaren webgunera edo astelehenetik ostiralera bitartean udal erregistrora jo daiteke, 8:00etatik 15:00etara bitartean.

Lanpostua betetzeko hautaketa prozesua gainditu eta izendatu gabe geratzen direnen artean lanpoltsa osatuko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide