Auzoko: abuztuko ekitaldiak

Maxixatzen.eus 2014ko ira. 1a, 06:13

Bisita gidatua

 

Lehenik, taldetxo bat osatu genuen Juan Bautista Mendizabalek antolatutako bisita gidatu baterako.

Andremaixetan, berriz, Kontzejupean izandako musika konzerturako elkartu ginen, eta baita gauean suak ikusi eta geroko konzertura joateko ere.

Irratirako saioak prestatzen ari gara, Maroko eta Saharakoak oraingoan, eta ea irailean grabatzen ditugun Kontrako eztarrixe irratian.

Askaria Loiolan

Loiolara ere joan ginen pasieran, eta bertan egin genuen askaria, arratsalde pasa ederra eginez.

 

Tere Al-dalur

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide