ANDRAMAIXEK 2014: EGITARAU OSOA

Maxixatzen.eus 2014ko abu. 11a, 08:02

Festa egitaraua

Abuztuak 13, asteazkena

- 18:00: Xabier Sagarzazuren oroimenezko XVIII. Andra Mari futbol saria, Txerloiko futbol zelaian: Anaitasuna -Pasaia.

Abuztuak 14, osteguna

- 10:00: Hamarretakoa, San Martingo elkartean.

- 10:30: Jokin Ormaetxea Jubenilen V. txirrindulari lasterketa. Helmuga Plaza Berrin izango da.

- 11:30: Koadrilen jaitsiera, San Martingo elkartetik txupinazora.

- 11:40: Azkoitiko antimilitaristei omenaldia, udal pleno aretoan.

- 12:00: Txupinazoa, herriko musika bandak Ondo pasau Andramaixek jo bitartean. Ondoren, musika bandak, parrokiko abesbatzak eta herritarrek Azkoitia abestuko dute.

- 12:15: Eltziegoko Dultzaineroek Kandido konposizioa eskainiko dute. Gero, erraldoi eta buruhandien kalejira.

- 14:00: IV. Marmitako Txapelketaren sari banaketa.

- 14:30: Bazkari herrikoia, Ikurrinaren Plazako txosna gunean, txotxarekin. Ondoren, jolasak.

- 17:00: Haur parkea, plazan.

- 20:00: Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea (zazpi ahotsetara), eta Nemesio Otañoren Ave Maria (bost ahotsetara). Amaitzeko, Mariano Garciaren Ama Birjinaren edertasuna.

- 22:30: Erromeria Imuntzo eta Belokirekin, Balda Plazan.

- 23:00: The Potes eta Slaktuis, Ikurrinaren plazako txosnetan.

Abuztuak 15, ostirala, Andramari Eguna

- 09:30: Eltziegoko dultzaineroen kalejira.

- 10:00: Musika banda eta Txalkor txistulari taldearen kalejira.

- 11:00: Meza Nagusian, parrokian, herriko abesbatzek, Miguel Maria Azpiazuren Pakea Lurrean abestuko dute, lau ahotsetara. Ofertorioan, Miguel Mari Azpiazuren Agur Maria, lau ahotsetara. Eta jaunartzean, Aita Nemesio Otañoren O Sacrum convivium. Organo jotzailea: Jose Luis Franzesena. Zuzendaria: Inazio Alberdi.

- 12:00: Dultzainero, erraldoi eta buruhandien kalejira.

- 13:00: Herriko musika bandaren, Txalkor txistulari taldearen eta Azkoitiko dultzaineroen kontzertua, Kontzejupean.

- 17:00: Pilota partidak, Gurea pilotalekuan. Zarauzko Pilota Txapelketako finalerdia.

- 18:00: Zezen txiki eta poniak, Trenbidearen Zumardian.

- 19:00: Azkoitiko Gimnasia Erritmiko taldearen erakustaldia, eliza atarian.

- 19:00: Errobera-triki-bertso poteoa, Maddalen Arzalluz eta Eneritz Artetxe bertsolariekin, plazatik irtenda.

- 20:00: Eltziegoko dultzaineroen kalejira.

- 23:00: Film laburren lehiaketa, plazan. Gaia: Nola ligatu baboseatzeke.

- 23:30: Tik Tara musika taldearen kontzertua, Balda Plazan.

- 24:00: Joxe Replay eta Niña Coyote y Chico Tornado taldeen kontzertuak, Ikurrinaren Plazako txosna gunean.

Abuztuak 16, larunbata

- 09:30: Eltziegoko dultzaineroen kalejira.

- 10:00: Txalkor txistulari taldearen kalejira.

- 11:00: Meza Nagusian, parrokian, herriko erlijioso eta lekaimeak partaide direla, abesbatzak Jose Luis Frantzesenaren Garate Anai Zoriontsuari meza lau ahotsetara abestuko du. Ofertorioan, Guonoden Ave Maria (bakarlaria: Iñaki Goenaga). Jaunartzean, Perosiren Opari Osasungarri lau ahotsetara. Ondoren, Aita Nemesio Otañoren Lagun zaiguzu (bakarlaria: Javier Zubizarreta), eta bukaeran Agur Jesusen Ama.

- 11:00: Dultzaineroen laguntzaz, erraldoi eta buruhandien kalejira.

- 12:15: Umore Ona Elkarteak antolatuta, Ohiko aurreskua, herriko plazan.

- 13:00: Herriko musika banda eta Eltziegoko dultzaineroen kontzertua, Kontzejupean.

- 14:00: Haur eta gurasoen bazkaria, herriko plazan.

- 16:00: Haur eta gurasoentzat jolasak, herriko plazan.

- 17:00: Zezen karretoiaren kalejira.

- 17:30: Pilota partidak, Gurea Pilotalekuan. Larrañaga (Azpeitia)- Lasa / Gonzalez – Uzkudun (Azpeitia); M. Goñi – Zendoia (Azkoitia) / Juaristi (Azkoitia) – F. Goñi.

- 18:00: Kale ikuskizuna, familientzat.

- 21:00: Parrillada herrikoia, txotxarekin, Kontzejupean. Parrillak piztuko dira eta nork bere janaria eraman beharko du.

- 23:00: Pirotecnia Zaragozana etxearen eskutik, suzko erroberak, Baztarrikaldetik.

- 23:30: Fuel Fandango eta Kometa taldeen kontzertuak, herriko plazan.

Abuztuak 17, igandea

- 09:00-10:00: Azkoitiko kultur elkarteak antolatutako XXXIII. Inazio Iriarte margo lehiaketako zigilu jartzea, udaletxean. Bukatutako lanak 14:00etatik 15:00etara jasoko dira, Torre Zurin.

- 10:30: Herriko ganadu erakusketa, Plaza Berrin.

- 11:00: Herriko trikitilari gazteen kalejira.

- 12:00: Txistularien laguntzaz, erraldoi eta buruhandiak.

- 12:00: Herri kirol jaialdia, herriko plazan. Harri-jasotzaileak: Goenatxo II.a eta Goenatxo III.a. Trontzan: Amaia eta Nerea Salondo Euskadiko txapeldunak eta Leire Astiazaran eta Itxaso Onzalo Euskadiko hirugarrena. Aizkolariak: Esnaola, Zaldua eta Larrañaga.

- 12:30: Eliza nagusian, jubilatuen meza.

- 14:30: Jubilatuen anai-arreba arteko bazkaria, Loiolako Kiruri jatetxean. Aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.

- 17:00: Jolas Extreme, herriko plazan.

- 18:00: Estraperloko gazta txapelketa, Kontzejupean.

- 18:00: Dantzari bikote helduen txapelketa, Balda Plazan.

- 19:30: Inazio Iriarte XXXIII. Margo Lehiaketaren sari banaketa, Torre Zuri erakustokian.

- 21:00: Arkume jana eta txotxa, eta ondoren trikitilariak, Ikurrinaren Plazako txosna gunean.

- 23:00: Suzko zezena, herriko plazan.

Abuztuak 18, astelehena

- 11:00: Atletismo saioa, Balda Plazan. Ondoren, Andramarietako XIV. Milia, Xeye Atletismo Taldeak antolatuta.

- 14:30: Bazkari herrikoia, plazan.

- 18:00: Umeentzako apar festa, Balda Plazan.

- 18:30: Erromeria Zero Xiete taldearekin, txosna gunean.

- 22:00: VI. Diva-Sat idi dema saria, probalekuan.

Abuztuak 19, asteartea

- 22:00: VI. Diva-Sat idi dema saria, probalekuan.

Abuztuak 20, asteazkena

- 22:00: VI. Diva-Sat idi dema saria, probalekuan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide