ANDRAMAIXETAKO KARTEL LEHIAKETA IRABAZLERIK GABE AURTEN

Maxixatzen.eus 2014ko uzt. 18a, 06:28

Saridunik ez

Joan den asteartean elkartu zen, uztailaren 15ean, Andramaixetako kartel lehiaketako epaimahaia.

IƱaki Martinez, Jexux Arrizabalaga eta Xabier Gantzarain epaimahaikideek aurten saririk ez ematea erabaki du, "kartel lehiaketara aurkeztutako lanen urria eta mailaren eskasa ikusita". Horrenbestean, aurkeztutako kartelik ez da izango Andramaixetako programaren azalean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide