TXALON ERREKAKO LANAK DIRELA ETA, MARTIRIETAKO BIDEA ERE ITXITA

Maxixatzen.eus 2014ko uzt. 21a, 06:25

Aparkalekuko bidea

Udaltzaingoaren ohar baten arabera,  zirkulazioan eta aparkalekuetan hainbat aldaketa izango dira datorren astetik aurrera Txalon Errekan, Martirietarako zubiaren eta auzoko sarreraren arteko altuera aldea berdintzeko betelanak direla eta.

Uztailaren 21 eta 23 bitartean, astelehenetik asteazkenera, Txalon Erreka auzorako sarrera-irteera eta Martirietako bidea itxita egongo dira ibilgailuentzat. Bien bitartean, Martirietako herritarrek Olotzako ordezko bidea erabili beharko dute eta Txalon errekako bizilagunek zubiaren bestaldeko aparkalekuetan aparkatu beharko dute, argazkian ageri den gunean, hain zuzen.

Horrez gain, uztailaren 28an errepide berria asfaltatzen hasiko direnez, zirkulazioa motelduko egingo da zenbait unetan.

Zalantzaren bat izanez gero, herritarrek Udaltzaingora deitu dezakete, telefono-zenbaki honetara: 943 85 71 71

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide