GAZTEEN LOKALETAKO KIDEEN ETA UDALAREN ARTEKO BILERA GAUR

Maxixatzen.eus 2014ko uzt. 16a, 07:32

Lokalen arautegia

Gaztien herrixe moiu ipurdixe partaidetza prozesua bukatu berritan, Azkoitiko Udalak lokaletan biltzen diren gazteekin bilera egingo du gaur, uztailak 17, Elkargunean 12:30ean, elkarbizitza hobetzeko portaerak eta lokalen erabilerak jorratzeko asmotan.

Udalak gazteekin batera osatu nahi du lokalak erabiltzeko gutxieneko arautegi bat, berak bere kasa egitea baino egokiagoa izango delakoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide