SALTOKIAK ERABERRITZEKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZAK

Maxixatzen.eus 2014ko uzt. 10a, 07:18

Eraberritzeko laguntzak

Merkataritza-saltokiak modernitzatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Eusko Jaurlaritzak. 2014an saltokien egokitze lanetan edo ekipamendu komertzialetan inbertsioak egin dituztenentzako izango dira laguntzak, eta irailaren 5a bitartean egin ahal izango dira eskaerak. Diru laguntzak jaso ahal izateko, merkataritza jarduerak gutxienez urtebetez aritutakoa izan behar du.

Honako hauek dira diruz lagun daitezkeen inbertsioak: lokala berritzera eta modernizatzera bideraturiko inbertsioak, altzariak eta merkataritza jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak. Horrez gain lagungarri dira balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarriak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide