UDALAREN AZKENALDIKO OBRA ETA HOBEKUNTZA NAGUSIAK

Maxixatzen.eus 2014ko uzt. 9a, 08:15

Musikaguneko lokala

AzkenaldianĀ Udalak ekindako obra eta hobekuntza nagusien berri bidali digu, eta hemen dituzue banan-banan:

-San Jose Egoitzako aire egokitua: San Jose Egoitzan aire egokitua gune batzuetan erabil daiteke dagoeneko, eta pentsatutako leku guztietan izatea espero da hilabete bukaerarako.: egoitzako egongeletan, hain zuzen. Aurrekontua: 200.000 eurokoa da.

-Musikaguneko obrak: Musika eskola, banda eta herriko rock taldeak elkartuko dituen Musikagune berria eraikitzeko lanak hasi dira jada. Ekainean lokala hustuta, uztail hasieran esleipena jaso duen Altuna y Uria enpresako langileak hasi dira obrak egiten. Kontratazioaren arabera, sei hilabeteko epea dute bukatzeko, eta, ondo bidean, urte bukaerako oporraldian egingo da leku aldaketa. Obren aurrekontua 753.420 eurokoa da.

-Jubilatuen tabernako komuna: Jubilatuen tabernako emakumeen komuna berritu du Udalak, irisgarritasun baldintzak behar bezala bete ditzan. Hilaren hasieran amaitu dituzte lanak, eta dagoeneko erabilgarri dago komun berria. Aurrekontua 18.000 eurokoa da.

-Baserri bideak garbitzen hasita: Baserri bideetako belarrak mozten hasi da jada brigada, eta uda bukatzerako eremu guztiak garbitzea aurreikusita dago. Aurten bide bazterrak altuera handiagoan garbituko dituzte, eta goiko parteak ere txukunduko dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide