GAZTE INFORMAZIO BULEGOA GOIZEZ BAKARRIK UZTAILEAN

Maxixatzen.eus 2014ko uzt. 3a, 13:30

Gazte Informazio Bulegoko   udako ordutegia

Udako ordutegia izango du Gazte Informazio bulegoak uztailean zehar, hilaren 24ra arte.  Hil honetako ordutegian goizeko 10:30etatik 13:30etara irekiko ditu ateak bulegoak, , astelehenetik ostiralera.

Uztailaren 24tik irailaren 15era arte itxita egongo da, oporrak hartuko dituelako, eta irailaren 15ean zabalduko da atzera berriz, ohiko ordutegiarekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide