GASOLINDEGI ATZEKO BIDEGORRIA ONETSITA

Maxixatzen.eus 2014ko uzt. 2a, 09:09

Urola Kostako Hitza

Hitzan irakurri dugunez, Udalak 43.000 euroko kreditu aldaketa onetsi du bidegorria luzatzeko orain dela gutxi. Garai bateko Urolako trenbide zaharraren ibilbidean zehar, Elkargunearen ondoan dagoen Aita Madinabeitia plazatik  Ibai-Ondo kalera arte egingo dute bidegorria, Ibai-Ondoko gasolindegiaren atzean.

Aurrekontuko 66.000 euroak ordaintzeko garaian, 22.000 euro Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza jasoko du Udalak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide