MARTIRIETAKO BIDEA ITXITA ASTE HASIERAN

Maxixatzen.eus 2014ko eka. 29a, 08:35

Asfaltatze lanak

Errepidea asfaltatzeko lanak direla eta, itxita izango da Martirietarako bidea astelehenean eta asteartean, ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean, hain zuzen.

Lanak bukatu bitartean, Rezolatik gora doan ordezko bidea erabili ahal izango da. Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariek zuzenduko dituzte asfaltatzeko lan hoiek, Aldundiari baitagozkio errepidea konpontzeko lanak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide