SERBITZU ETA BIHARKO ENPRESAK BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIEKIN

Maxixatzen.eus 2014ko eka. 24a, 07:14

Ziurtagiriko ordezkaria eta Euskarako zinegotziarekin

Serbitzu Elkarteak Bai Euskarari ziurtagirietako Zerbitzua Euskaraz maila eskuratu du eta Biharkok Euskararen Bidean maila.

Bidean lehen mailako ziurtagiria da, Zerbitzua Euskaraz bigarren maila eta Zerbitzua eta Lana euskaraz azkenekoa. David Martinez Lasa Ziurtagiriko ordezkaria eta Xabier Gantzarain euskara zinegotzia izan ziren enpresetako kudeatzaileei ziurtagiriak ematen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide