"ANIZTASUNA AUKERA GISA" TAILERRA GAUR

Maxixatzen.eus 2014ko eka. 25a, 06:07

Aniztasun tailerra

"Aniztasuna aukera gisa" tailerrean aniztasunaren aurrean senti dezakegun deserosotasuna murriztea da helburu nagusia, jokabide asertiboa eta baliabideak erabiltzen ikasiz. Gaur izango da tailerra, 9:30etik 13:00etara, eta izena emateko klikatu hemen.

Eguneroko jardueretan, kulturen arteko elkarbizitzan eragin handia duten hainbat errealitate bizi ditugu, eta batzuetan deseroso sentitzen gara. Horretaz jabetuta, eroso sentitzeko baliabide kognitiboak, motorrak eta fisiologikoak landuko dira.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide