SAN JOAN BEZPERAKO EGITARAUA

Maxixatzen.eus 2014ko eka. 23a, 07:55

Jon Andoni Martin

Udako solsztizioa bizi dugu: urteko egunik luzeenak eta gaurik motzenak. Hemendik aurrera, eguna laburtzen eta gaua luzatzen hasiko da.

Sua izango da gaur eguzkiaren sinbolo, eta sutan erreko ditugu kalte egiten digutenak, eta gorde, berriz, bizigai ditugunak. Gaurko egunaren ingurukoak dotore azalduz, Miren Agur Meabek San Juan bagilean idatzi berri du Berrian.

Urteroko erritual horiek osatu ahal izateko, San Joan sua izango da Balda plazan, honako egitarauarekin:

- 19:30: Sua piztu aurretik, Xabier Munibe Ikastola eta Floreaga Ikastetxeko KANDIOLA dantza taldea eta Bizkargi Dantza Taldearen emanaldia.

- Musika Bandaren Kalejira.

- 22:00: Balda Plazan, 25 urte bete dituen Azkoitiko Karate taldeari omenaldia, suaren piztuera, Sahatsa Dantza Taldea, Iraurgi Abesbatza, Parrokiko Abesbatza eta Azkoitiko Musika Bandarekin.

- Ondoren, Musika Eskolako Dantza Taldeak "VI. Zatoz Dantzara Balda Plazara" emanaldia eskainiko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide