ZABORRAREN AFERA: ELKARRIZKETA PLATAFORMAKO RICARDO IRIONDORI

Maxixatzen.eus 2014ko eka. 18a, 06:37

Ricardo Iriondo

Atez atekoaren aurkako Azkoitiko plataformako Ricardo Iriondori egindako elkarrizketa da honako hau, zaborraren afera hizpide hartuta:

1. Zergatik ez du funtzionatu orain arteko sistemak?

Herritarrek birziklatzeko konpromisoa hartzeko metodoak hartu izan bagenitu ez ginateke gauden bezala egongo. Horretarako lehenengo oinarrizko pieza herritara bera da, baina honek ez badu behar bezalako portaerarik edo ez badu parte hartzen gure agintariek izan duten sentsibilizazio faltagatik eta parte hartze ezagatik izan da, inoiz ez baitira kezkatu hondakinen bereizketaren gaiarekin.

2. Zein dira sistema mistoaren onurak edota hutsuneak?

Bilduko udal gobernuak Azkoitia Bairekin batera egin duen inposizio antidemokratikoa, azkoitiarron erabateko gehiengoari entzungorra dena. Herria egiazko aurrezabortegi bilakatuko duen osasungarritasunik eza. Hirugarren munduko irudiarekin kaltetuko den herriaren irudia eta historikoak izan edo ez irudi oso desatsegina izango duten gure kaleak, bai guretzat eta baita bisitarientzat ere. Zaborra atez ate jasotzeko pertxa horiek identifikazio kode bat dute bertan poltsak utziko dituen bizilagun bakoitzarentzat, horrela beste edozein bizilagunek bere intimitatea inbaditu dezake eta modu honetan bere bankuko kontu korronte zenbakiaren jabe egin, hartzen ditugun medikamentuen berri izan, telefonia, gas, etab. fakturak ezagutu etab. Derrigorrezko ordutegiak, ohituta gauden eguneroko ohiturak hautsiko dizkiguna. Zaborraren turismoa; bizilagun askok zaborra inguruko herrietara eramatea erabakiko baitute, ez dutelako egutegi bat begiratzeko derrigortasunik izango zaborra jaitsi dezaketen edo ez ikusteko. Oso kostu handikoa; kale guztietan zabor poltsak jartzeko posteak jarri behar direlako, herritarrei milako kubo marroi eman behar zaizkielako eta egun behar dena baino langile gehiago kontratatu behar direlako.

3. Zer proposatzen duzue % 70eko birziklatze tasa lortzeko?

Bosgarren edukiontziaren sistema herritarren gehiengoak onartutako sistema da. Osasungarria da eta estetikoki onartua, inposatutako ordutegirik gabe eta bota aurretik ez dago zertan etxean gorde beharrik. Sistema segurua da, norberaren datuen lapurreta saihesten du eta baita hauen intimitatea ere, zaborraren turismorik gabe, zaborra edukiontzietan selektiboki jasoz gero bizilagun bakoitzak hondakinak hobekien etortzen zaionean uzten baititu hauek etxean gorde beharrik izan gabe, eta, amaitzeko, gutxieneko inbertsio bat egin beharko litzateke beharrezko den etxebizitzetan birziklatzeko edukiontziak jartzeko, bizilagunei betebeharren berri eman posta bidez, etab. birziklatze tasa handiagoa egoteko herritarren parte hartzea ezinbestekoa baita birziklatze kuotak hobetzeko eta bereziki, denok nahi dugun %70eko tasara iritsi gaitezkeelako.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide