ONDASUN HIGIEZINEN ZERGA BIHAR KOBRATUKO DU UDALAK

Maxixatzen.eus 2014ko eka. 9a, 14:42

OHZ edo IBI

Udalak emandako ohar baten arabera, ordainagiri helbideratuak dituztenei asteazkenean, ekainaren 11, OHZ edo IBI zerga kontu korrontetik kobratuko diete.

Helbideratu gabeko ordainagiriak posta arruntez bidali direnez, jadanik jaso ez duenak Azkoitiko Udalaren Harrera Bulegoan eskatu beharko du. Ordaintzeko borondatezko epea ekainaren 30ean amaituko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide