AEK: AURREMATRIKULA BEREZIA DATORREN IKASTURTERAKO

Maxixatzen.eus 2014ko eka. 4a, 06:36

Aurrematrikula

Datorren urtean AEKn euskara ikastekotan bazara, orain eman dezakezu izena, hainbat abantailarekin:

•          %5eko deskontua 2014-15 ikasturteko matrikularen prezioan

•          Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei

•          Lehentasuna taldeak eratzeko orduan.

Orain matrikulatuz gero, lehen ordainketa hau egin beharko duzu aurrematrikula gisa:

•          120e 240 ordutik gorako ikastaroetan

•          100e 240 ordu-120 ordu bitarteko ikastaroetan.

Ikastaroa ez egitea erabakiko bazenu, aurrematrikularen %100 itzuliko zaizu, 2014ko irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. 2014ko irailaren 29tik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko dira.

Izena emateko epea: 2014ko ekainaren 20ra arte, AEKren edozein euskaltegitan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide