AFRIKAKO HITZAK: 7 HERRI, 7 IPUIN, HAINBAT BIZIMODU

Maxixatzen.eus 2014ko mai. 27a, 06:55

Ibaizabal

Elkartasuna, Hezkuntza eta Garapena (SED) GGKEk eta Edelvives taldeak Afrika irakurle guztiei gerturatzeko abian jarritako ekimena da Afrikako hitzak; PROCLADE Fundazioa eta PROYDE Elkartea GGKEek ekimen honekin bat egin dute.

Afrikako errealitatearen, bizilagunen eta gaitasunen ikuspegi positiboa ematea helburu hartuta, Mali, Etiopia, Hego Sudan, Chad, Kongo, Mozanbike eta Kameruneko ipuin banatan estereotipoetatik urrunduz erakusten zaigu bertako mundu ikuskera.

Marrazki eta argazki koloretsuz apainduta daude ipuinak, eta haietako bakoitzarekin herrialde bakoitzeko errealitateari buruzko informazio laburra dago.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide