HAMAR MILA EURO ARTEKO LAGUNTZAK EKINTZAILEENTZAT

Maxixatzen.eus 2014ko mai. 23a, 14:10

Iraurgi Berritzenen diru-laguntzak

Azkoiti eta Azpeitiko udalek diru-laguntza sorta berria eskaintzen dute enpresa bat abian jarri nahi duten langabeentzat, eta izapideak Iraurgi Berritzenen bidez egingo dira.  Iraurgi Berritzenek 150.000 euro jarriko ditu guztira, eta hiru motatako diru-laguntzatan banatuta:

- 2.500 €-ko diru-laguntza, pertsona fisiko edo juridiko batek edozein izaera juridikodun enpresa-jarduera sortzeagatik.

- 5.000 €-ko diru-laguntza edozein izaera juridikorekin sortzen den enpresa-jarduera gizarte ekonomiakoa bada (lan elkartuko kooperatibak, lurraren ustiaketa komunitariorako kooperatibak eta lan-sozietateak).

- Iraurgi Lantzen, SAk Jarduera estrategiko edo berritzaileak garatzeko objektu soziala duten enpresa berrien sorrera bultzatzeko laguntza bereziak eman ditzake Iraurgi Berritzenek, enpresa bakoitzeko 10.000 € gehienez. Hori jasotzeko ez da beharrezkoa izango langabea izatea.

Helburua ideia guztiek garatzeko aukera izatea da, eta alkateak eta Iraurgi Berritzeko arduradunek pausoa ematera animatu dituzte herritarrak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide