AZKOITIAN GARBI: HONDAKINEN BILKETA SELEKTIBOAREN INFORMAZIO BULEGOA

Maxixatzen.eus 2014ko mai. 14a, 06:17

Azkoitian garbi

Hondakinak biltzeko sistema berriaren inguruko kezka, zalantza eta galderei erantzuna emateko, Udalak 'Azkoitian garbi' jarri du abian Udalak. Informazio bulegoa zabaldu du herriko plazan, lehen Azkoitia Lantzen zegoen arkupetako bulegoan, eta bi lagun izango dira bertan herritarrek hondakinei buruz dituzten galdera guztiei erantzuteko.  Bestalde, herritarrekin bilerak izango dira datorren astean, herritarren zalantzak argituz informazioa emateko eta haien ekarpenak jasotzeko.

Sistema berriak aldaketa bakarra eragingo du: edukiontzi grisean jasotzen ziren birziklatu ezinezko hondakinak atez ate jasoko dira, eta gainontzekoak edukiontzietan bilduko dira, lehen bezalaxe.

Udal ordezkariek galdera guztiak lasai egitera animatzen dituzte herritarrak, bai bulegoan bertan, bai telefonoz, bai e-mailez eta baita udal webgune bidez ere, aldaketa txiki bat eginda, ordainetan jasoko ditugun onurak handiak izango direlakoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide