Gaztien Herrixe Moiu Ipurdixe partaidetza prozesuaren barruan, bilera egingo dute gaur gazteek eta udal teknikari eta politikoek Elkargunean 19:00etan.
Udaleko sail bakoitzak aztertu egin ditu gazteek aurreko bileretan Udalari egindako eskaerak, bakoitzak bere sailean nola landu ditzakeen aztertzeko.
Sail bakoitzak egin dazakeena aurkeztuko die gazteei bileran, eta ateak zabalik izango dira nahi duena bertara azal dadin.
Ondoren, hemendik bi edo hiru astera prentsaurrekoa izango da, prozesuaren ondorio nagusienak eta balorazioaren berri emateko.