HERRITARREN GOGOKO ANDRAMAIXEK OSATZEKO PROZESUA

Maxixatzen.eus 2014ko mai. 7a, 06:45

Mikel Zengotita

Aurtengo Andramaixetako festei begira, iaz ez bezala egitaraua antolatzeko parte hartze saioetara Udalak ez du aldez aurreko biderik markatuko. Aurten lehenagotik hasi, eta edozein ideia,eta proposamen guztiak bildu, aztertu eta kontuan hartuz, festak nola hobetu denon artean erabakitzea da asmoa.

Lehen pausoak emanda daude dagoeneko, hainbat elkarte eta eragilerekin bilera eginda eta sare sozialetan, web orrian, Gib, Ludoteka, hainbat kolektibotan galdeketa zabaldu eta maiatzaren 14ra arte ekarpenak Udalean jasoaz. Baserriko produktuen azoka eta txahal eta sagardo dastatze egunean, maiatzaren 18an, gune batean jasoko dira herritarren ekarpenak. Ondoren, maiatzaren 20an bigarren bilera egingo da Elkargunean, 19:00etan, herritarrek ekintzen zerrenda aukera dezaten.

Maiatzaren 26ko astean egitarauaren zirriborroa osatuko da, eta ekainaren hasieran egingo da, herritarrak ekintzetan inplikatzeko. Azkenik, balorazioko bilera egingo da festak bukatu eta gero.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide