ANAITASUNA M.B.: GAINTZA-MALLOAK-AMEZKETA IBILALDIA

Maxixatzen.eus 2014ko mai. 5a, 05:49

Goierri aldean

 

Datorren igandean, hilak 11, irteera egingo dute Anaitasuna M.B.koek Goierri aldera, Gaintza-Malloak-Amezketa ibilaldia egiteko.

Irteera liburutegi aurrean izango da goizeko 7etan, eta izena Etxeza harategian edo Lopetegi iturgintzan eman behar da maiatzaren 8a baino lehenago.

Bazkideek 12 euro ordainduko dituzte, eta gainontzekoek 15.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide