ANARI LITERAKTUMEN BERNARDO ATXAGAREKIN GAUR

Maxixatzen.eus 2014ko mai. 8a, 09:34

Anari Literaktumen

Pentsamendu kritikoa, gogoeta eta literaturaren inguruko eztabaida sustatzea du helburu Donostiako Udalak Euskal Idazleen Elkartearen (EIE) aholkularitzarekin antolatutako Literaktum jaialdiak, eta aurten, hamargarren aldiz, maiatzaren 8 eta 17 bitartean egingo da.

Hamar jarduera bilduko ditu, eta Bernardo Atxagak eta Anari Alberdik gaur Ernest Lluch kultur etxean gauzatuko duten Desertuko biztanleei buruz ikuskizunak irekiko du 19:30etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide