ABELTZAINENTZAKO OHARRA JAURLARITZAK: ABEREEN OSASUN ARAUAK BETETZEKO

Maxixatzen.eus 2014ko api. 28a, 14:40

Jaurlaritzak oharra

Udaberria abereen erditze garaia izanik, Q sukarra pertsonei kutsatzeko arriskua areagotzen denez, beharrezko prebentzio neurriak hartzeko eskatu die Eusko Jaurlaritzak abeltzain eta baserritarrei.

Jakina denez, behiak, ardiak eta ahuntzak hiltegian hil behar dira ezinbestean, ez da legezkoa etxean horrelakorik hiltzea, jabeak berak kontsumitzeko denean ere ez.

Ez da arinkeriaz hartzeko kontua, Q sukarraren arriskuaz gain, hausnarkari horiek etxean hiltzeak salmonelosia, listeriosia, teniasia, edo zistizerkosia bezalako beste gaixotasun batzuk kutsatzeko arriskua ere badago.

Bestalde, hausnarkarien hondakinak behar bezala ezabatu ezean beste pertsona batzuk kutsatzea ere eragin dezake.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide