BUSAK ZARAUZTIK AZKOITIRA GAUEZ GAUR, BIHAR ETA ETZI

Maxixatzen.eus 2014ko api. 17a, 06:49

Gaueko busa

Gaur, bihar eta etzi Zarauztik Azkoitira autobus zerbitzu bereziak izango dira gauez, Zarautzen egunotan egingo den Garagardo festara joango direnentzat.

Honako orduetan abiatuko da autobusa Zarauztik: 00:00etan, 01:45ean eta 03:45ean.

Horretaz gain, zapatuan Donostia eta Azkoitia arteko zerbitzua eskainiko du Eusko Trenek gauez.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide