UROLAKO TURISMO INFORMAZIOA MUGIKORREAN EDO TABLETEAN

Maxixatzen.eus 2014ko api. 16a, 10:37

Urolapp: turismo gida

Iraurgi Berritzenek Urolapp aurkeztu du, mugikor eta tabletetarako aplikazio berria.

Bertan biltzen da gure bailarako informazio turistiko guztia, lau ibilbidetan garatuta: Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Touring Urola -eskualdeko landagunea ezagutzeko ibilaldi gidatua-.

Ibilbideotan, zerbitzu eta baliabide guztiak (jatetxeak, alojamenduak, museoak...) geolokalizatuta daude.

2013an IKT Udalak laguntza deialdian Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru laguntza bati esker osatutako baliabidea da.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide