AUZOKO: OPOR AURREKO BI ASTEAK

Maxixatzen.eus 2014ko api. 16a, 06:50

Opor aurreko saioa

Joan den astelehenean Antropologiako lana gurekin osatzen ari den Olatz Retegi izan genuen gure beste behin, ohiko saioan.

Bestalde, Azpeitian izan ginen Elkar-Ekin taldearekin IPAKA astea antolatzeko, eta Azkoitian ere bai horretarako egindako bileran. IPAKArako bideo bat grabatu nahi dugu, jendeak bertan Euskal Herrian eta munduan barrena bizitakoa azal dezan. Ikus-entzunezkoei lotuta, Erlo telebistan berriketan aritzekoak gara.

Joan den ostiralean AEK-k antolatutako Tortila patata lehiaketan ere izan ziren auzokideak.

Bukatzeko, azken saioan fruta dendara joan ginen euskaraz erostera, eta gero zuku ederrak hartu genituen.

Tere Aldalur

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide