LEIRE BARRENA ZUZEUN: VOCENTOREN PIPIAK

Maxixatzen.eus 2014ko api. 15a, 07:50

Vocentoren pipiak

Leire Barrena zuzeulariak adierazi digunez, pipiak hasi dira Vocento hedabide talde ahaltsuaren erraiak jaten.

Talde horretako kide da Gipuzkoako Diario Vasco, eta, haren parodia eginez, Diario Fatxo argitaratu dute euskaraz eta espainolez, hark "Gipuzkoako jendarteari egunero botatzen dizkion gezur eta manipulazioak agerian utzi nahi dituen herritar talde" bezala.

Dena dela, espainolez egitea baldin bada kritikatzen duten egunkariaren aitzakietako bat, zergatik ez dute euskara hutsean egin?

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide