ASTE SANTUKO EGITARAUA

Maxixatzen.eus 2014ko api. 17a, 07:01

Ostiral Santua- Jon Andoni Martin

 

Gaur hasiko dira jende gehienarentzat Aste Santuko oporrak. Jaiegunen funtsa diren erlijio ospakizunak kontu handiz prestatu eta egiten dituzte gure herrian.

Hona hemen egitaraua egunez egun:

- Apirilak 17, Ostegun Santua:

  • 11:30ean haurrentzako prozesioko irudien katekesia.
  • 12:30ean bisita gidatua parrokian: parrokia eta Aste Santuko irudiak.
  • 17:00etan meza Santa Klaran.
  • 19:00etan Jesusen Afariaren Ospakizun meza parrokian.
  • 22:00etan Gau gurtza parrokian.

 

- Apirilak 18, Ostiral Santua:

  • 09:00etan Eliza irekiko da, gogoeta egiteko eta bisitarako.
  • 11:00etan Gurutze Bidea.
  • 12:30etan bisita gidatua Azkoitiko gune historikoan, parrokia aurrean abiatuta.
  • Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren ospakizuna. Santa Klarako elizan gaztelaniaz 16:00etan eta parrokian euskaraz 17:00etan. Ondoren, prozesioa.
  • 21:30ean Hilobirako prozesioa.

 

 

- Apirilak 19, zapatua, Pazko bezpera:

  • 21:00etan Pazko gau beila: sua, pazko suzia eta uraren bedeinkazioa eta Berpizkunde meza.

 

- Apirilak 20, Pazko igandea:

  • 11:00etan Pazko meza nagusia parrokian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide