BI OHAR UDALETIK: KURTSO PRAKTIKOA ETA HITZALDIA

Maxixatzen.eus 2014ko api. 11a, 15:47

Ikastaroa eta hitzaldia

Azkoitiko Udaleko Ingurumen sailak kurtso praktikoa antolatu du apirilaren 15ean, datorren asteartean, Jauregi baserrian 16:30ean, basoen kudeaketa eredu berria sustatzea helburu hartuta. Santiago LiƱeirak emango du, eta landuko den gaia mikorrizazio bidezko zuhaitzen laborantza produktiboa izango da.

Horretaz gain, Landa auzoetako Guifinet egitasmoaren inguruko hitzaldia izango da hilaren 23an Elkargunean 18:30ean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide