MARTIN GARITANO DIPUTATU NAGUSIA ATZO AZKOITIAN

Maxixatzen.eus 2014ko api. 11a, 15:07

Diputatu Nagusia Intxaustin

Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia izan genuen atzo Azkoitian, “Herritarrekin herrira” ekimenaren barruan. Udalaren eta herritarren berri izatera etorrita,  Urrategi Alberdi alkatea izan zuen gidari.

Harreraren ondoren, udal ordezkariekin eta langileekin elkartu zen, Azkoitiko Udala lantzen ari den proiektu nagusien berri izateko.

Hurrena, Intxausti jauregian Iraurgi Berritzen Elkarlan Sarea ezagutu zuen, bailarako enpresek, ikastetxeek, Azpeitiko eta Azkoitiko udaletxeek eta garapen agentziak berak osatzen duten sarea. Eskualdeko lehiakortasuna eta berri

Udaletxean

kuntzaren alde eginez, partaidetza sustatuz, eskualdeko proiektuak bultzatzea da sarearen helburua.

Jarraian, Urrategi auzoko errepidean gertatutako lur-jausian izan dira, eta auzoko bizilagunekin hitz egin dute.

Bertan Elgoibarko Bernardo Ezenarro lantegia eraikitzen ari direnez,  badirudi lurrak mugitzen ari direla. Foru Aldundiko Errepideetako zuzendari Joseba Altubek jakinarazi die auzotarrei enpresa horretako arduradunarekin harremanetan daudela arazo horri behin-betiko konponbidea eman nahian.

Urrategi bideko luizian

Lur mugimendu gehiago ez direla egongo bermatzen denean, errepidea konpontzen hasiko direla agindu du Altubek. Maiatzerako lanean hastea espero du foru zuzendariak.

Handik, Txalon Errekan eraikitzekoa den zubiaren lanak ikustera joan dira.

Arratsaldean, San Jose adinekoen egoitzan egin dute lehen geldialdia. Alde batetik, orain dela gutxi handitu duten eraikina ikusi eta bertan eskaintzen dituzten laguntza eta aukerak ezagutu dituzte foru ordezkariek. Bestetik, egoitzako adinduek Martin Garitano ezagutu eta berekin hitz egiteko aukera izan zute.

Segidan, Matadeira iritsi dira, herritarrentzako kultur ekintza ugari antolatzen diren gunera: irrati librea, tailerrak, hitzaldiak, antzerkia, kontzertuak…

Gero, Bizkargi musika eskolan egin dute geldialdia. Egun martxan dauden eta etorkizunean abian jarri nahi dituzten proiektuak azaldu dizkiete.

Handik hurbil, Elkargunean dagoen lokal huts bat erabilera anitzeko gela bihurtzeko proiektua ezagutu zuten. Musikarien beharrei erantzunez, lokala sormen kulturalerako eta elkarlanerako gune bihurtzea da asmoa.

Bisita amaitzeko herritarrekin bilera irekia izan zen Elkargunean bertan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide