INFORMAZIO BILERA HONDAKINAK BILTZEKO SISTEMA BERRIAZ

Maxixatzen.eus 2014ko api. 4a, 23:11

Hondakinen bilketa

Hondakinen Mahaiak azkenean bilketa sistema mistoa abian jartzea erabaki ondoren, informazio bilera antolatu du Udalak herritarrek horren inguruan jakin nahi duten guztia argitzeko helburuarekin.

Gaur, apirilak 7, izango da bilera, Elkargunean, 18:30ean euskaraz eta 19:30ean espainieraz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide