AUZOKO: GIZARTE HEZKUNTZAKO BI IKASLEREN BISITA

Maxixatzen.eus 2014ko api. 4a, 14:28

Olatz eta Joseba

Aste honetako Auzokoko saioan, gizarte hezkuntzan antropologia ikasten ari diren Olatz oiartzuarra eta Joseba gasteiztarra izan genituen bisitari.

Kultura arteko hezkuntzako lan bat prestatzen ari dira biak, eta, Auzokon hori bera lantzen denez, egokia iruditu zitzaien gure berri bertatik bertara izatea.

Oso gustura irten zuten, Auzoko jendea ezagutzeko leku aparta iruditu zitzaiela esanez.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide