Floreaga ikastetxekoak "bertso movie da" lehiaketan

admin 2014ko mar. 28a, 13:07

Bertso-bideo lehiaketa

Bertso movie da” Beasaingo Arrano Elkarteak antolatzen duen lehiaketa da. Bertan parte hartzeko bi osagai elkartu behar dira, bertsoa eta irudia.

6. mailan 3 urte daramatzagu txapelketa honetan parte hartzen. Elkarlanean aritzen gara: alde batetik, Ahozkotasuna ikastetxean proiektuan gaudenez, Jokin Uranga bertsolariaren aparteko laguntza izaten dugu bertsoen zatia osatu edota txukuntzeko; bestetik, Alai Batzako monitoreak arduratzen dira irudien zatiaz.

Helburua bakarra da, ikasleak ondo pasatzea, euskaraz gozatzea eta parte hartzearen aitzakiarekin beste batzuen lanak ikusiaz irudimena, sormena, gozamena… “Euskaratik eta Euskaraz” lantzea.

Zuek ere gozatuko duzuelakoan gaude. Hona hemen aurtengo elkarlanaren emaitza eta gustuko badituzue eman botoa gure bideoei.

Floreaga ikastetxea

[button size="normal" type="info" value="Sagardotegira" href="http://www.bertsomovieda.com/?p=662" target="_blank"]

[button size="normal" type="info" value="Eskolako arauak" href="http://www.bertsomovieda.com/?p=713"  target="_blank"]

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide