BERTSO SAIOA FLOREAGAN GAUR, SARRERARIK GABE

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 27a, 07:11

Gaur azkenekoa

Gaur bukatuko dira Floreagako Salestar ikastetxeak eta Gurasoen Elkarteak Udalaren babesarekin antolatutako XXV. Euskal Kultur Jardunaldiak.

Bertso saioa izango da errematerako, eta ez nolanahikoa: Amets Arzalluz, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Jokin Uranga izango dira kantari.

Hori bai, joateko asmorik izango bazenute, jakin ezazue dagoeneko ez dagoela sarrerarik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide