LOKALA AZOKA PLAZAN ETA ENPRESETAN EUSKARA PLANAK EGITEKO DIRU LAGUNTZAK

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 26a, 14:13

Bi ohar

Udalak azoka plazan salmenta postu finko bat herritarren esku jartzeko prozedura zabaldu du, eta lokal hori eskuratu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu. Eskaintzak aurkezteko azken eguna apirilaren 23a da. Informazio osoa udal wegbunean dago eskuragai, kontratazioen atalean.

Bestalde, dagoeneko eska daitezke enpresetan euskara planak martxan jarri ala garatzeko diru-laguntzak.

Oinarriak eta eskaera orria udal wegbunean daude eskuragarri, eta interesatuek uztailaren 15era arteko epea dute eskaria egiteko. Iaz onartu zituen Udalak enpresetan euskara sustatzeko diru-laguntzen oinarriak. Izan ere, Udalak argi du lan mundua euskalduntzeko ahalegin berezia egin behar dela: egun Azkoitiko enpresetan euskara da nagusi ahozko komunikazio eta harreman informaletan, baina idatzizkoan eta komunikazio formalean gaztelera erabiltzen da gehien. Horri buelta emateko eta hezkuntzan emandako pausuek lan munduan ere isla izan dezaten euskara planak erreminta eraginkorrak direla uste du Udalak eta horregatik egin du ahalegina.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide