MAIALEN LUJANBIOREN SINADURA EUSKADI IRRATIKO FAKTORIA SAIOAN

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 26a, 06:39

Faktoria Euskadi irratian

Maite Artolak Euskadi irratian goizean goizetik gidatzen duen Faktoria saioa hamarretan bukatzen da, Sinadura izeneko atal laburrarekin.

Astearteetan Maialen Lujanbioren sinadura izaten da entzungai, batzuetan jostalari, besteetan zorrotz, etengabe hitzekin mundu berriak josiaz beti.

Atzokoan, kazetarien hizkuntza gaitasuna eta profesionaltasuna hizpide hartuta, hitz gutxi bezain zehatzekin jorratu zituen eremu horri dagozkion sail ugariak, beste behin ere eleak aitzurrak bezain sakon jo dezakeela berretsiz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide