AUZOKO: PROTAGONISTAK

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 25a, 10:30

Yaya senegaldarra

 

 

 

Euskaraz dakiten auzotarrak eta euskara ikasi nahi duten auzokideak elkartzen dira Auzokon.

Lehenengo, auzokide batzuk ezagutuko ditugu:

-Yaya senegaldarra da, 5 urte daramatza Azkoitian. Pozik dago Auzokon.

Shokaib Zaman

 

 

-Shokaib Zaman du izena, baina Xabi deitzen diote, eta 4urte Azkoitian. Alai etortzen da Auzokora, Auzokon hasi ginenetik gainera. Azkenaldian, batzuetan azaltzen da.

 

Inasa sahararra

 

 

 

-Inasa sahararra da, urte bete darama Azkoitian, eta oso gustora dabil Auzokon. Bi hilabete daramatza Auzokon.

Mariam gironarra

 

 

 

 

-Gironatik etorri zen Mariam Azkoitira, orain dela zazpi hilabete, eta Auzokon oso gustura dabilela dio.

Saifullah pakistandarra

 

 

-Hiru urte daramatza Saifullah pakistandarrak Azkoitian. Hasieratik dago Auzokon, eta oso-oso gustora dabilela dio, euskara ikasi, hitz egin eta jende asko ezagutzeko aukera aparta delako.

 

 

 

Orain, berriz, auzotarrak, hau da euskera badakitenak ezagutuko ditugu:

Joxe azpeitiarra

 

 

 

-Azpeititik etortzen da Joxe Auzokora, oso interesgarria iruditzen zaiolako.

[caption id="attachment_5297" align="alignleft" width="142"] Garbiñe azkoitiarra

 

 

 

 

-Lau urte zituela etorri zen Garbiñe Bilbotik, baina azkoitiarra dela esaten du. Oso ondo pasatzen du Auzokon, eta Maxixatzeneko bazkidea ere bada!

Tere Aldalur

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide