ZURRUMURRUEN AURKAKO TAILERRA

Integrazioko tailerra

Apirilaren 1ean, arratsaldeko 18:30etik aurrera Azkoitiko Elkargunean izango da 2014ko aurreneko Zurrumurruen aurkako tailerra.

Raquel Moreno D-CAS. Xarxa Antirumors eta Bartzelonako Diputazioaren laguntzaileak  ZER ARI HAIZ ESATEN? Estrategia komunikatibo eta emozionalak zurrumurruen kudeaketarako eta Zurrumurruen aurkako erantzunak landuko ditu bertan.

Hara hemen egitarauaren xehetasun gehiago:

TAILER TEORIKO-PRAKTIKOA

Deseroso sentitzen al zara esames iraingarriak entzuten dituzunean beste jatorrietako jendeaz? Sutan jartzen eta zeure onetik ateratzen al zaitu esamesei nola erantzun ez jakiteak?

EZ ZAITZATELA ODOLTXARTU!

Prestakuntza honekin helburua da kontzientzia kritikoa piztea aurreiritzi, estereotipo eta zurrumurruei bide ematen dieten gezurrek duten eraginaz hainbat gizarte taldetan, eta zein ondorio dituen pertsonen eguneroko bizitzan. Zurrumurruak zergatik sinesten eta zabaltzen ditugun argitzeaz gain, mintzagai izango dugu zein estrategia erabil daitezkeen berauek ezeztatu edo gutxienez kolokan jartzeko. Estrategia horiek gure hizketarako ahalmena bultzatu nahi dute, emaitza hobeak lortzeko.

Erabiliko den metodologiak, elementu kontzeptualekin batera beste praktiko eta dinamikoago batzuk tartekatuko ditu. Prestakuntza tailer honek, ezagutza eta hausnarketa sustatzeaz gain, eguneroko errealitaterako tresna praktiko eta erabilgarriak emango dizkigu.

PRESTAKUNTZAREN EDUKIAK

- Estereotipoak, aurreiritziak eta zurrumurruak. Zer diren, nola sortzen eta zabaltzen diren. Zergatik sinesten ditugun.

- Haien eragina aniztasunaren eraikuntzan eta bizikidetza harremanetan.

- Norbere estereotipo eta aurreiritziez jabetzea: norbere burua ezagutzearen garrantzia.

- Zer den aurrez aurreko sentsibilizazioa. Hasi aurreko premisak. Zer lortu nahi dugu? Lekutze profesionala. Praktika, hobetzeko giltzarria.

- Gaitasun komunikatiboak ezagutu eta praktikan jartzea, aurrez aurreko sentsibilizaziorako giltzarri.

- Zurrumurru bati erantzuteko estrategiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide