UMEEN DANBORRADA PAZKO ASTEKO ZAPATUAN

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 24a, 15:20

Umeen danborrada

Iaz erabaki zenari jarraituz, aurten ere Pazko Asteko larunbatean egingo da umeen danborrada, apirilaren 26an.

Parte hartzea hobetzeko helburua beteta, aldaketa mantendu eta finkatzea erabaki da.

Urtetik urtera danborrada hobetzeko asmoarekin, aurten ere berrikuntza batzuk izango dira, berdintasuna gehiago lantzeko gehienbat:

-Karrozan neskak eta mutilak irtengo dira baserritar jantzita. Umeak LH1ekoak izango dira, eta zozketa bidez aukeratuko dira.

-Antolatzaileek gogorarazi nahi dute bai banderaduna eta bai kantinera/o aukeratzeko zozketan neska zein mutilek har dezaketela parte.

-DBHkoa konpainia mixtoa izango da, neska eta mutilak elkarrekin irtengo dira, sukaldari jantzita.

- Danborra jotzen irteteeko gutxieneko adina aldatu egin da, eta LH2tik aurrerakoak irtengo dira, 7 urteko haurrak txikiegiak direla iruditu zaigu eta.

- Parte hartu nahi duten umeek ikastetxeetan eman beharko dute izena.

- Entseguak martxoaren 31n hasiko dira, eta astelehen, asteazken eta ostegunetan izango dira, 19:00etatik 20:00etara, Gurea frontoian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide