UDALEKO KONTUHARTZAILETZA: ORDAINAGIRI HELBIDERATUEN FORMATUA ALDATU DA

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 24a, 06:23

Kontuhartzailetza

Gipuzkoako udalen ordainagirien sistema aldatu egingo da, eta hemendik aurrera udaletik jasotako ordainagiriek beste formatu bat izango dute.

Aldaketa SEPA sistemari dagokio, eta orain banku-informazioan banketxeak bidaltzen duen ordainagirian oinarrizko datuak agertuko dira.

Beharrezko erreferentzia eta klabea ere agertuko dira, eta ordainagiriaren xehetasunak honako web-orri honetan dituzue: http://dokumentuak.gipuzkoa.net

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide