ANTZERKIA: "ONDOKO HILOBIKO TIPOA"

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 24a, 06:13

Txalo taldea

Datorren zapatuan, hilak 29, 'Ondoko hilobiko tipoa' antzerkia emango du Txalo Antzerki taldeak Baztartxon 22:00etan.

Sarrerak salgai daude dagoeneko udaletxeko Kultura Sailean 09:00etatik 14:00etara, 6 eurotan aldez aurretik erosita, 8 eurotan egunean bertan.

Hara antzezlanari buruzko zertzelada batzuk:

Zeinek esan… Neska pinpirina baserrian! Eta baserritar bat operan?  Biak oraindik gazteak.

Aiora: polita, gozoa eta alarguna.

Pablo: zekena, egoskorra eta ezkongabea.

 Bi mundu ezberdin leku berean. Bata bestearen ondoan, kanposantuan. Aiora eta ondoko tipoa… Pablo. Maila sozial eta kultural ezberdinak aurrez aurre. Irribarre leun bat, ordea, nahikoa izango da bi protagonisten arteko sua pizteko. Ezinezkoa litzatekeena posible egingo duen istorio zoragarri honetako sua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide