AUTOBUS URBANOAREN BILERAK EMANDAKOA

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 20a, 15:12

Astearteko bilera

Azkoitiko autobus zerbitzua uztailerako martxan izatea nahi du Udalak, eta zerbitzu hori azkoitiarren beharretara ahalik eta ondoen egokitzeko bigarren bilera egin zuen asteartean herritarrekin.

Autobusaren ibilbide proposamena aurkeztu zuen Udalak bilera horretan, eta kontuan izan dituen irizpideak azaldu: auzoetatik anbulatoriora 08:00etarako iristeko aukera ematea, ikastetxeetako ordutegiak eta arratsaldeetako entrenamenduak kontuan hartzea, eta San Jose egoitzaren bisita orduegiari lotuta egotea. Ibilbidearen nondik norakoak eta ordutegiak udal webgunean daude ikusgai.

Zerbitzua eskainiko duen ibilgailuaren ingurukoak ere aurkeztu ziren atzoko bileran: 20 plazako autobusa, irisgarritasun baldintzak beteko dituena, eta aire egokitu zein berogailua izango ditu. Bidaia bakoitzak 20 zentimoko balioko du.

Proposamena herritarrekin elkarbanatu ostean, ekarpenak eta iritzia jaso nahi ditu Udalak.

Horretarako, udal webgunean atal berezitua sortu du, nahi duenak e-mail bidez bere iritzia edo ekarpena egiteko, eta parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak, ahalik eta herritar gehienen beharretara egokitutako zerbitzua martxan jartzeko ezinbestekoa delako ahalik ekarpen gehien jasotzea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide