KONTUHARTZAILETZAKO OHARRA UDALETIK, IBILGAILUEN ZERGEI BURUZ

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 18a, 11:38

Ibilgailuen zerga

Ordainagiriak helbideratuta dituztenei jakinarazi nahi zaie datorren martxoaren 25ean Ibilgailuen gaineko Zerga kontu korrontetik pasako dela.

Helbideratu ez diren ordainagiriak posta arruntez bidali dira, eta martxoaren 21erako ordainagiria etxean jaso ez duen zergadunak Azkoitiko Udalaren Zerga-bilketa Bulegoan eskatu beharko du.

Ordainagiri horiek ordaintzeko borondatezko epea apirilaren 16an amaituko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide