ANA MALAGONEN "LASAI, EZ DA EZER GERTATZEN": KRITIKA BERRIAN

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 18a, 07:15

Elkar

 

Susa argitaletxeak duen armiarma.com helbidean bada Kritiken hemeroteka izeneko atala, eta bertan aurkitu dugu harrera ona izaten ari den Ana Malagonen "Lasai, ez da ezer gertatzen" liburuaren kritika, Mikel Asurmendik igandeko Berrian egindakoa.

Argitaratu berritan adierazi genuen bezala, 161 mikroipuinez osatutako bilduma da Malagonena, oso lerro gutxikoak bezain zapore iraunkorrekoak gehienak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide