PELLO BASTARRIKA ALKATEAK KARGUA UTZIKO DU

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 17a, 15:37

Alkatearen kargu uztea       Udal Komunikazio saila

 

Gaur eguerdian eskaini duen prentsaurrekoan jakin dugunez, Pello Bastarrika alkateak bere kargua utzi egingo du.

Osasun arazoak dira erabakia hartzeko arrazoi bakarra, eta osteguneko ezohiko bilkuran utziko du kargua.

Eskerrak eman nahi izan dizkie harengan uste ona izan dutenei, horri erantzuten zenbateraino asmatu duen ez jakin arren. Ahalegin betean aritu dela adierazi du, eta gogor kritikatu ditu herriaren kalterako bideratutako jokabide interesatuak, bai udalean bertan baita hedabideetan ere.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide