ANAITASUNA M.B.: ZEHARKALDIKO ESKIA

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 15a, 06:19

 

Martxoaren 29an eta 30ean, Anaitasuna M.B.k antolatuta zeharkaldiko eskiko irteera izango da.

Larunbata: Panticosa - Pico Bacias - Pto. los Mulos - Ref. Oulettes de Gaube. Desnibela (+) 1650m   Desnibela (-) 1100m

Igandea: Ref. Oulettes de Gaube–Vignemale–Gavarnie. Desnibela (+) 1400m  Desnibela (-) 2140m

Goi mendiko ibilbidea denez, beharrezkoa da mendiko esperientzia eta sasoian egotea. Arva, pala, sonda, pioleta eta granpoiak eramatea gomendatzen da.

Bi egunetarako bazkariak norberak eraman beharko ditu.

Irteera: Goizeko 5:00etan, Liburutegi aurrean.

Izen ematea: Etxeza Harategian edo Lopetegi Iturgintzan, bazkideak 70€, bazkide ez direnak 80€. (Bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria barne)

Izen emate EPEA: Martxoaren 19a, asteazkena. *Federatua izatea komeni da (Anaitasuna ez da ezeren erantzule izango).

e-posta: anaitasunamb@hotmail.com

Web orria: http://www.anaitasunamb.org

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide