UDABERRI USAINEAN, ASTEBURUKO AGENDA

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 13a, 06:38

Javier Beristain

Osteguna, martxoak 13

-Unblenble Tabernari Elkartea: Pintxo Potea herriko tabernetan, 18:30etik 21:00etara.

-Floreagako Euskal Kultur Jardunaldiak: Juan Jose Etxeberria, On Bosco aretoan 20:00etan.

Ostirala, martxoak 14

-Gazte topaketak Elkargunean, 19:00etan. Aurreneko afari-topaketa, Azkoitiko gazteon egoeraz lagun-giroan hitz egiteko.

-Zinetogram zine foruma: “Lore” (Cate Shortland), Baztartxo antzokian 22:00etan.

Zapatua, martxoak 15

-UROLA GUSTAGARRI: arkume dastaketa, sagardoa, gazta, Latxine puzgarria... Herriko plazan, 12:00etatik 13:30era.

-Kontzertua Herriko plazan: Iron What?+ Alimaña H.C. 22:30ean.

Igandea, martxoak 16

-XV. Taldez Talde, Bizkargi Musika Eskolako ikasleen eta Iraurgi Abesbatzaren kontzertua, Kontzejupean 13:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide